XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakarren batek horretarako erremedioa asmatu bide zuenez, han ikus zitezkeen denak eskuak ongi igurtzitzen eta azkenik urez zanga zuloko ñirñirrean garbitzen.

Ahoko usaina, berriz, ura edanez kendu behar noski eta SOROBURUTARA heldurik, gogotik edan zuten bertako iturritik.

Hilabete batetako egarriak kendu zituzten batzuren batzuk arratsalde hartan.

Bai halajaina! Ez zeduzkaten amak begira!.

Elkar agurtze ospetsu honen ondoren, joan ziren bada IOKIN eta BITXINTXO apaiztegirat.

Une hartatik aurrera, bi gutxiago izanen ziren BELARTZELAITARREN artean, baina oporraldietan metu berriak txertatuko zituzten hauek, ostera beren hauzorat itzultzean.

Apaiztegiko joka moldeak eta era bereziak beren lagunei adierazten izanen zuten nahikoa lan.

Besteak, berriz, zai egonen ziren bi hauk etortzeko, eta beraiek kontatzen zituzten berriak ahozabal entzuteko.

Ospakizunak, ordea, ekarri zuen ondoriorik! Tarteka-marteka eta sosik zutenean, zigarro sortak erosten jarraitu zuten mutikoteek.

Lehen ondorioak, probetsugarriak izan zirela kontu.

Halako saio bat igande arratsez egin ondoren, legenak atera zitzaizkien ezpainetan batzuei eta izutu ere egin ziren.